XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain arte aipatu ditugun bertsolariak, lehengo sailean jartzekoak ditugu.

Bigarren saila, euskera ta euskal bertso-gintza ederki ezagutzen dituzten gizon batzuez osatua dago; gizon buru landuak, ikasiak, ez dira apika, akademiku izango gaurko euskal-irakasleek itz horri ematen dioten zentzuan, bainan halere akademiku dira, izan.

Ez da arkitzen haien bertsoetan erderakadarik, ez aldrebesko itzik eta esakerarik.

Illarramendi, Elizetxea, aita Errenteria, Jauregi, J. I. Uranga, horra olerkari bikain hoiek, ezin obeak.

Txapelketetan sariztatuak izan dira sarritan eta euskal jakintsuen txalo ta laudorioak ugari irabazi dituzte.